GAIA: “ZUBIAK”
Hainbeste zubi, txiki, zabal eta estu izanda,
zergatik gaude hain urrun?
OINARRIAK:
- Lehiaketa honetan nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete bakarka, oinarri hauek guztiak onartuz gero.
- Lehiaketako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.
- Kontakizun originalak Arial 12 letra-mota erabilita idatzi behar dira, eta lerroarte bikoitza izango dute. Gutxienez 2 orri izango dituzte, eta gehienez 10.
- Lanak paperean eta euskarri informatikoan (CD edo Pen drive) bidali behar dira beheko aldean aipatzen den helbidera edo posta elektronikoaren bidez.
- Lan bakoitzak izenburu bat izango du, eta egilea identifikatzeko moduko sinadurarik edo xehetasunik gabe aurkeztuko da. Gutun-azal itxi batean, non «2025ko XXII. Ipuin Lehiaketa» adieraziko den, plika sartu beharko da. Plikak honako hauek jasoko ditu: lehiaketaren datuak, kontakizunaren izenburua, egilearen identifikazio-datuak (izenabizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa, bai eta NANaren edo pasaportearen fotokopia ere. Bidalketa elektronikoa eginez gero, bi fitxategi bidaliko dira: batean, lana bera (DOC edo RTF formatuan) eta, bestean, plika eta goian adierazitako xehetasunak sarturik.
- Aurkezteko epea 2025ko urriaren 28an amaituko da.
- Epaimahaiak (migrazioari lotutako eta gaitutako pertsonek) lanen kalitatearen arabera sariak eman gabe uzteko baimena izango du, eta aurtengo abenduaren lehen hamabostaldian emango du epaia (apelaezina), Elkarteak urtero antolatzen duen Kultur Aniztasun Astearen barruan. Irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie horretarako aurkeztu dituzten harremanetarako helbideetara.
- Saritutako ipuinak “AFRO” elkartearen jabegopean geldituko dira, eta ondorio guztiekin erabil ahal izango ditu.
SAILKAPENA | SARIAK (Helduak) |
1. | 300 € |
2. | 250 € |
3. | 200 € |
“Afro” Asociación de Residentes Afroamericanos
C/ Alboca, 2 behea, 01006 Vitoria-Gasteiz (Espainia)
Tel:00(34)616 448 679
posta elektronikoa: afro@asociacionafroamericana.es
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUAN xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu helbide elektroniko honetan eta
erantsitako artxiboetan jasotako datu pertsonalak «Afro” Asociación de Residentes Afroamericanos (helbidea: Alboka kalea 2, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba) izeneko elkartearen tratamendu-jardueren erregistroan sartuko direla, posta-bidalketa kudeatzeko eta erakundeari buruzko informazio-komunikazioak bidaltzeko. Komunikazio horiek gorde egingo dira alderdien arteko kontratu-harremanak irauten duen bitartean edo interesdunak kontratua ezabatzea eskatzen duen arte, bai eta legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa dena ere.
Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu, eta zerbitzuak ematen eta erakundea behar bezala kudeatzen laguntzen duten erakundeak izan ezik.
Jakinarazten dizugu, halaber, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako, aurka egiteko eta errebokatzeko eskubideak balia ditzakezula, tratamenduaren arduradunaren titularrari eskaera idatziz bidalita, lehen adierazitako helbidera edo afro@asociacionafroamericana.es helbide elektronikora.
Mezu horrek eta haren eranskinek informazio konfidentziala izan dezakete, hartzaileak soilik irakur dezan. Edukia ez da igorlearentzako konpromisoa. Mezu hori oker iritsi bazaizu, mesedez, ezabatu, berrikusi eta birbidali gabe, eta jakinaraz iezaiozu bidaltzaileari, legez kanpokoa izan daitekeelako edozein dibulgazio, banaketa edo erreprodukzio
Adingabeen kasuan, aitak/amak/tutoreak eta/edo legezko ordezkariak erantsitako datu pertsonalen tratamendurako baimena sinatu behar dute (I. ERANSKINA). Baimen horren bidez adierazten dute haien seme-alabei lehiaketan parte hartzeko baimena ematen zaiela, eta lehiaketako baldintzak eta oinarriak ezagutzen eta onartzen dituztela, bai eta hedapen-planak eta adingabearen parte-hartzearen baldintzak ere, eta horiek guztiak ezagutzen eta onartzen dituztela. Era berean, “Afro” Asociación de Residentes Afroamericanos elkarteak agiri honetan jasotako datu pertsonalen bilketa eta tratamenduari buruzko informazioa eman diela adierazten dute, bai eta beren semealabak lehiaketan parte hartzeagatik sortzen direnei buruzkoa ere.
I. ERANSKINA sinatuta bidali behar da, plikarekin batera, honako helbide elektroniko honetara: afro@asociacionafroamericana.es

Fundación Vital Fundazioa: https://www.fundacionvital.eus/